Jon Antiak irabazi du andramaixetako bola-joko txapelketa

Mirari Altube Arrese 2025eko irailaren 8a

38 parte-hartzaile elkartu ziren Gatzagako bolatokian joan den egubakoitzean, hilaren 5ean, andramaixetako bola-joko txapelketa jokatzeko. Aretxabaletan bizi den Jon Antia izan zen garaile lau txirlorekin eta 100 euro eta urdaiazpikoa jaso zituen.

Haren atzetik geratu ziren hiru txirlorekin: Jesus Mari Gorosabel, Aitziber Gorosabel, Sebas Aranzabal eta Igor Eskibel. 75 euro eta gazta eskuratu zituen bigarrenak, eta gainerakoek, 50 euro, 30 euro eta 20 euro, hurrenez hurren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak