Euskal kantuekin girotu dute bazkalostea gatzagarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko irailaren 7a

Zuk ein, zuk jan kantu bazkaria egin dute Andramaixetan, gaur. Plazan zabaldu dituzte mahaiak eta menu desberdinak izan dituzte gatzagarrek: ogitartekoak, entsaladak, oilasko errea... Amaitutakoan kantu liburuxka banatu dute plazan eta orduan ekin dio lanari Sei Pistols & Trabuko Bat taldeak. Euskal kantu errepertorioko abesti ezagunak jo eta abestu dituzte.

Bihar izango dute jarraipena Gatzagako andramaixek. Meza nagusia (12:00), Otxandiokoei ongietorria (13:30), eta herriena arteko lehiaketa (17:00) daude iragarrita. Aurreko egunotan bezala, Gatz Museoan bisita gidatuak izango dira bihar ere; 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak