Harri-josatzen eta txingatan aritu dira neskak. Mutilak, berriz, aizkoran eta lasterka. Trontzan ere ikusi ditugu laurak, binaka. Banakako probak egin dituzte hasieran, baina amaitzeko hainbat modalitate nahastu dituen proba egin dute eta Gatzagako saria izan dute jokoan. Gutxigatik baina Lierni Osak eta Aratz Mugerzak osatutako bikotea nagusitu da.