Irailaren 8an, Dorletako Amaren egunean, Aretxabaletako abesbatzarekin lagunduta egingo den Dorleta Santutegiko meza nagusia, 12:00etan izango da. Hasiera batean, egitarauan 12:30ean zegoen iragarrita, baina, Leintz Gatzagako Udalak akatsa zuzendu nahi izan du egitaraua udal webgunean berriro argitaratuz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.