Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta adingabeek, berriz, 15 euro. Hori horrela, urtero moduan, auzolanean prestatuko dute mahaia, eta afaria. Menua, berriz, honakoa da: Entsalada, saiheskia, bildots-txuletak, postrea eta kafea.
Herri afaria auzolanean
80 txartel saldu dituzte oraingoz Labidean, baina, 150-180 lagun batuko direla afaltzeko adierazi dute antolatzaileek. "Parte-hartze handiko hitzordua izan ohi da herri afaria. Auzolanean dena egin, eta, bapo jango dugu; ondoren gainera musika izango dugu. Seguru herritarrak animatzen direla dantza egitera", adierazi du Aiora Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako Kultura zinegotziak.