Bigantxak berreskuratuko dituzte andramaixetan

Imanol Beloki Unamuno 2025eko uztailaren 24a

2003an sokamuturra egin zeneko irudi bat. Argazkia: Eskoriatza Iruditan

Herriko Plaza hesituta, ordu eta erdiko saioa izango da; irailaren 6an 17:00etan izango da ikuskizuna.

Irailaren 6an, zapatua, 17:00etan, bigantxak izango dira Leintz Gatzagako andramaixen egitarauaren barruan. Urte asko dela izaten ziren herriko  festetan, baina, urte luzez antolatu gabe, proposamena mahai gainean jarri, egiteko aukerak aztertu, eta Leintz Gatzagako Udalak antolatzea erabaki du. Bigantxak Iñigo Almortza bergararrak eramango ditu, eta San Migel enparantzara aterako dituzte; hesituta egongo da eremua, nahiz eta eskailerak libre utziko dituzten.

Ohitura berreskuratzen

"Duela 30 urte inguru irtengo ziren azkenengo aldiz bigantxak Gatzagan. Ondoren, Gorriti-rekin haurrendako saioak izan dira hainbat urtetan. Herri harresitua izanda, dena itxita, kalean izaten ziren bigantxak; oraingoan, lekua aztertu eta egingarri ikusten dugu, leku polita da", adierazi du Iñigo Almortzak. Bergarako zezenzaleak gaineratu duenez, Eskoriatzan, Antzuolan… herri askotan berreskuratzen ari da. Hala, Gatzagako saioa ere arrakastatsua izango dela aurreikusten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak