"Lehen ere bazegoen aparkalekua, baina, lokatza sortzen zen. Sarrera hobetuko dugu, maniobra gutxiagorekin sartu eta irten ahal izateko, eta, lan hauekin hobeto aprobetxatuko dugu espazioa; bizpa-hiru auto gehiago sartuko direlakoan gaude. Lanen kostua 10.000-11.000 euro arteko da", adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak.