Astelehenean hasiko dituzte Gatzagako udaleku irekiak

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 11a, 16:06

Iaz, udalekuetan ateratako talde-argazki bat.

Gurel Guraso Elkarteak antolatuta, uztailaren 14tik 18ra bitartean udaleku irekiak egingo dituzte Leintz Gatzagan, eta, ondoren, uztailaren 21etik 23ra bitartean udaleku itxiak, Etxarriko aterpetxean. Udane Oñate eta Beñat Oñederra begirale gatzagarren gidaritzapean ariko dira haurrak udalekuetan. 

Udaleku irekietako bost egunetatik hirutan irteera egitea aurreikusten dute, baina, eguraldiaren arabera, programazioan aldaketak egin ditzaketela adierazi dute antolatzaileek. Lehenengo egunean, 11:00etan hasita, egunerako programatutako jolasak egingo dituzte; hilaren 15ean, Otxandioko igerilekura irteera egingo dute; uztailaren 16rako, berriz, hondartzara irteera egiteko proposamena dute mahai gainean; uztailaren 17an, Landara joateko asmoa dute; eta udaleku irekien azken egunean, jolasak izango dituzte, herrigunean.

Hiru eguneko egonaldia

Udaleku itxiei dagokienez, uztailaren 21ean 16:00etan irtengo dira Etxarrira; hain zuzen ere, Etxarriko kanpineko aterpetxera, eta, hilaren 23an bueltatuko dira, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak