San Juan bezperan, San Juan sua piztu zuten gatzagarrek, San Migel enparantzan, eta suaren bueltan batu ziren herritarrak udari ongietorria egin, zorte txarra sutara bota eta lagunartean egoteko. Txistor-jana ere izan zuten, eta, seigarren urtez, hiru txirlo bola-joko herrikoia egin zuten zenbait herritarrek Gatzagako bolatokian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.