Bigarren ikasturtea borobiltzeko, Antzerki Eskolakoen saioa

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 12a, 18:44

Leintz Gatzagako Antzerki Eskolako kideak, entsegu batean.

Lapurreta Nesken Institutuan lana taularatuko dute Leintz Gatzagako antzezle gazteek, egubakoitzean, 18:30ean, Herriko Plazan.

Ikasturte bukaera izanda, Leintz Gatzagako Antzerki Eskolako haurrek egubakoitz honetan antzezlan bat plazaratuko dute herritarren aurrean. Lapurreta Nesken Institutuan izenburupean, San Miguel enparantzan, hau da, Herriko Plazan taularatuko dute lana, 18:30ean, eta euria bada pilotalekuan egingo dutela adierazi dute.

Gorputzaren erabilera ardatz

Leintz Gatzagako Antzerki Eskolako taldearen bigarren ikasturtea da honako hau, eta, iaz moduan, kurtsoa amaitzeko antzezlana prestatu dute. Debagoieneko Antzerki Plataformako eta Gatzagako Antzerki Eskolako irakasle Eider Sanz pozik dago saioek emandakoarekin eta gaurko prestatutakoarekin: "Aurten, sentsazioekin eta askotariko materialekin aritu gara lanean. Gorputza izan da gure erreminta nagusia, eta horrek eskaintzen dizkigun aukerak ikertzen aritu gara. Aurretik existitzen zen testu anonimo bat hartu dugu eta gure egin dugu, bertsionatuz, eta gaur aurkeztuko dugu jendaurrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak