Horma-irudiaren egilea bera ere pozik dago egindakoarekin, nahiz eta onartu duen larri aritu dela bukatzeko. "Erlojupean egin dut lana; izan ere, joan den asteburuan genuen garabia erabiltzeko aukera. Soran Etxean lan batzuk egin behar zituztela aprobetxatuta, garabia utzi digute, eta horrela egin ahal izan dut horma-irudia. Lan hori egitea aspalditik zegoen aurreikusita, baina bat-batean iritsi da egiteko aukera. Hala, zapatu eta domeka artean egin dut lana, eta pozik nago emaitzarekin. Prozesua lurrean egitea baino geldoagoa eta gogorragoa da, baina merezi izan du esfortzuak", adierazi du Iban Urreta artistak.