Egubakoitzean, 19:00etan, Labastide d'Armagnaceko udaletxean harrera egingo diete, eta gero, aperitiboa hartuko dute. Zapatuan, berriz, herrian bisita gidatua egin ostean, 11:30ean, Alain Gaubek, Labastide-d'Armagnaceko alkateak, harrera-hitzaldia egingo du. 12:15ean, Notre-Dame des Cyclistes-en –txirrindularien Andre Mariaren santutegia eta museoa– bisita egingo dute, Caude Nadeauk gidatuta –Notre Dame des Cyclistes elkarteko presidentea–. 17:00etan, berriz, Escalans herriko ganadutegi bat bisitatuko dute. Bisitaldia amaitzeko, domekan, meza izango dute, aire zabalean, Notre-Dame des Cyclistesen.