Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketako azkena, Gatzagan

Julen Murua Mesonero 2025eko maiatzaren 30a

Iazko Gipuzkoako txapelketan, Gatzagako jaurtialdiko saridunak.

Gipuzkoako txapelketako azken jaurtialdia izango da; Lehendakari Saria, datorren asteko zapatuan, Azkoitian.

54. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketako hamargarren eta azken jaurtialdia jokatuko da zapatuan Gatzagako bolatokian, 17:00etan hasita. Datorren asteko zapatuan, ekainaren 7an, Lehendakari Saria jokatuko dute Floreagan, Azkoitian, 12:00etan hasita.

Sailkapenak, estu

Jaurtialdi erabakigarria izango da zapatukoa, eta 70 bat parte hartzaile inguru espero dira bolatokian. Guztira, sei sari banatuko dira eguneko parte hartzaile onenen artean, baina, Gatzagako irabazleak ez ezik, sailkapen orokorreko irabazleak ere erabakita geldituko dira. UDA taldeko kide Gorka Madinabeitiak dioenez, "kategoria batzuetako sailkapenak oso estu daude, eta, hortaz, emozio handia egongo da zapatuan".

Txapelketa 17:00etan hasiko den arren, Gatzagako bolatokia 12:00etatik egongo da zabalik, nahi duenak probatu dezan. Gero, 15:30ean, berriro zabalduko dute, txapelketa hasi aurretik txirloak bota gura dituztenentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak