Bertakoekin batera, kanpotik etorritako lagun asko Gatz Egunean

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 11a, 15:23

Gatz Eguna ospatu dute gaur Leintz Gatzagan, bederatzigarren aldiz. Ekimenak bertako herritarrak ez ezik, kanpotik etorritako bisitari ugari ere bildu ditu, eta goiz partean antolatutako ekintzez gozatzeko aukera izan dute guztiek. Gatzaren kultura sustatzea eta balioan jartzea izan da egunaren helburua.

Giro onean igaro dute goiza bertaratutakoek. Antolatutako jardueren artean, bertako produktuen azoka, mendi ibilaldi gidatua, Gatz Museoko bisita gidatua, Jakoba Errekondoren hitzaldia eta Iñaki Palaciosen kontzertua izan dira. 

Eguerdian, ekitaldi berezia egin dute Bateko Kopa iturriaren inguruan, 300 urte bete baititu ondareak . Gatz Eguna baliatu dute iturriari omenaldia egiteko, hiru koplaz osatutako bertso baten bidez. Horrez gain, bertsoaren azken kopla idatzita duen plaka jarri diote iturriari.

Dorleta Elkorobarrutia alkatea oso pozik agertu da egunak izan duen bilakaerarekin: “Beldurra genuen, eguraldiak Leintz Gatzaga bezalako herri batean asko baldintzatu zezakeelako eguna, baina oso balorazio ona egiten dugu”. Era berean, eskertuta azaldu da,  inguruko herrietatik gerturatutako herritarrekin. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak