Bosgarren Makilakorta Fest jaia giro onean joan da

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mai. 11a, 12:42

Leintz Gatzagako Gatza City Krew gazte taldeak antolatuta egun osoko egitaraua egin zuten atzo herrian. Mendi irteera, bazkaria eta kontzertuak egin zituzten. Eguraldia hasiera batean esperotakoa baino hobea izan zen, azkenean.

Makilakorta mendira egin zuten irteera goizean goiz. Eguneko lehen hitzordua izan zen eta hamar bat laguneko taldea elkartu zen 09:00etan Bateko kopako iturrian bidean gora egiteko. Tontorrean taldeko argazkia ere atera zuten.

Bazkaltzeko ordurako bueltan ziren herrian eta 14:30ean jarri ziren mahaiaren bueltan 40 bat lagun. Frontoian egin zuten bazkaria.

Eguneko azken ekintza eta jendetsuena iluntzeko kontzertuak izan ziren. Eskoriatzako Kremallera taldea eta Aretxabaletako Glutenbakuak aritu ziren.

Argazkiak: Makilakorta Fest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak