Gatz Museora bisitan joaten direnek duela milioika urte sortutako gatz-iturburuaren sorrera izango dute abiapuntu. Handik sortu zen, Burdin Aroan, gatza ateratzeko jarduera ekonomikoa, 1972ra arte iraun zuena. Museoan antzinako prozedura horren berri emango diete bisitariei, gatz fabrikako prozesua ezagutuko dute eta XVIII. mendeko dorlak ikusiko dituzte.
Hitzordua hartzeko
Bisita gidatuak ohiko ordutegian izango dira: 12:00etan euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Hori horrela, izena emateko, 943 71 47 92 telefono-zenbakira deitu behar da, edo reservas@gatzmuseoa.com helbidera idatzi.