Joan den asteburuan, 08:00etan Gatzagako plazan elkartu eta Baionarako bidea hartu zuten Sorginak Emakume Elkarteko kideek. 10:00etan Lapurdiko hiriburuaren bisita gidatua izan zuten, 11:00etan azoka ikusi zuten, eta bazkaltzera Atalaia jatetxera joan ziren, Irunera. Bazkalostean pasea eman zuten Zarauzko malekoian, etxerako bidea hartu aurretik.

