San Millan elizako teilatua txukundu dute

Imanol Beloki Unamuno 2025eko martxoaren 28a

San Millan elizako teilatua txukundu berri.

Leintz Gatzagako San Millan elizako teilatuan zegoen lurra eta landaretza kenduta, txukun-txukun jarri dute eraikin-gaina. Lurrez betetako hamabost zaku inguru bete dituzte bertan lanean aritu direnek, eta, bide batez, teilatuan zenbait konponketa-lan egin dituzte, apurtuta zeuden teilak ondo jartzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak