Teknikarien esku-hartzea 09:00etatik 14:00etara bitartean izango da, adierazietako atarietan, eta, Leintz Argi enpresako teknikariek gaineratu dutenez, hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dute, lanak ondo bidean, eta egin beharrekoak aurreikusi baino lehenago amaitzen badituzte.
Horrekin batera, esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu dute, horrelako lanak egin ohi dituzten guztietan adierazten duten moduan. Zalantza edo informazio gehigarria nahi duenak 945 06 30 60 telefono-zenbakira deitu dezake.