Gatzagarren mugikortasuna berbagai izango dute gaur

Imanol Beloki Unamuno 2025eko martxoaren 14a

Ibilgailuak aparkatuta herriguneko aparkaleku batean.

Gatzagarren mugikortasun ohiturak identifikatu eta horiek hobetzeko neurriak zehazteko helburuarekin, hitzaldi irekia izango da gaur, egubakoitza, liburutegian, erabilera askotariko espazioan, 17:30ean.

Debagoiena 2030ekin elkarlanean, Mankomunitate osoan egingo den Mugikortasun Diagnostikoan parte hartuko du Gatzagako Udalak. Lehenengo pausoa Debagoieneko herri txikien mugikortasun galdetegian batutako emaitzak azaleratzea izango da. Herritarrek dituzten ohiturak eta euren beharrak identifikatuko dituzte, eta, horiek ardatz, azterketa faseari ekingo diote, egon daitezkeen ekarpen berriekin batera.

Ikertu, hobetzeko

Gatzagak duen errealitatea ezagutu eta gero, gaian sakonduko dute. "D2030ek udalerri txikien mugikortasunaren errealitatearen inguruko ikerketa egin nahi du, eta ondorio batzuk atera, egingarri diren proposamen batzuk zerrendatzeko", adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak