Zikloturista denboraldia hasi dute, Dorletako Ama Birjinaren babesarekin

Mireia Bikuña 2025ko mar. 2a, 12:10

Martxoko lehenengo domekan hasten da zikloturistendako denboraldia. Hala, ehunka zikloturista hurbildu dira Arlabanera, Dorletako Ama Birjinari, txirrindularien zaindariari, babesa eskatzeko. Bertan loreak eskaini dizkiote eta Dorletako Ama elkarteko kideek prestatutako salda beroa hartu dute.

Arabako hainbat ziklista taldeko kideak (Vitoriana, Gurutz Urdinak eta Durana txirrindulari elkartea, besteak beste), Bergarako zikloturistak, Arrasatekoak eta baita Galdakotik heldutakoak ere. Horiek guztiak elkartu dira Arlaban gainean, Dorletako Amaren bueltan. Askorendako urteko lehen irteera zikloturista izan da, eta askok txirrindularien zaindariari bisita egitea aukeratu dute. Gainera, goiz hotzari aurre egiteko, salda beroa zuten zain. "Salda beroa guk egiten diegun detaile bat da. Baina guk ez dugu gaurko deialdirik egiten. Klub zikloturistak dira egun hau kontuan hartzen dutenak. Etortzen diren gehienak arabarrak dira, ama birjina honenganako debozio handia baitago han. Are gehiago, Dorleta txirrindularien zaindaria izateko bultzatzaileetako bat Jose Luis Saenz de Olazagoitia arabarra izan zen", esan du Dorletako Ama taldeko kide Joxerra Agirreurretak.

Dorletako Ama Birjinari bisitan joan diren gehienek egin dute argazkia. Askok, lore-sortak eraman dituzte. Baina guztiek eskatu dute gauza berbera: babesa eta bedeinkapena, zikloturista denboraldia ona izan dadin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak