Ordenantza fiskalen igoeran azpimarratzekoa da hondakinen tasaren igoera; izan ere, hark izango du igoera handiena: %18,29koa. "Ur-tasaren igoera ez du Udalak zehazten, Ur Kontsortzioak erabakitzen du, eta saneamenduaren tasekin gauza bera gertatzen da. Gainontzekoei dagokienez, ondasun higiezinen gaineko zergek, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergek… %2,5eko igoera izango dute", gaineratu du Dorleta Elkorobarrutiak, Gatzagako alkateak. Etxebizitza hutsei dagokienez, bestalde, Leintz Gatzagan ez dela errekargurik izango nabarmendu du.