Mendian eta izotzetan aritu dira gaztetxoak, Negulekuetan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urt. 10a, 13:56

Gatzagako haur talde bat, Negulekuetan, Gasteizko izotz-pistan

Leintz Gatzagako Gurel Guraso Elkarteak urtero antolatzen ditu Negulekuak, txikien gozamenerako. Urtea amaitu aurretik egin dituzte, beste behin, eta begirale aritu dira Amets Gonzalez eta Beñat Oñederra gatzagarrak. Eurekin batera ekintzetan parte hartzen, berriz, bost haur ibili dira, eta "poz-pozik eta gustura" jardun dutela nabarmendu dute antolatzaileek.

Leintz Gatzagako Gurel Gurasoen Elkarteko Ainhoa Barandiaranen esanetan, "egin beharrekoak dira Negulekuak. Irteeren alde egin dugu aurten, eta oso ondo pasa dute haurrek". Bi egunetan bi irteera egin dituzte: abenduaren 26an Jarindora joan ziren, egun-pasa, eta abenduaren 27an, berriz, Gasteizera, patinatzera. "Jarindora 11:00etan abiatu ziren, eta 16:00etan bueltatu ziren. Eguraldia ez zuten lagun izan eta hotz izugarria pasa zuten, nahiz eta, haien esanetan, ondo pasatu zuten. Hurrengo egunean, berriz, Gasteizko Florida parkera joateko aprobetxatu zuten; izotz-pistan aritu ziren patinatzen, eta, amaitzeko, txokolate beroa hartu zuten, eta Gatzagara buelta", adierazi du Barandiaranek.

Aratusteak prestatzeko asmoz

Gurel Guraso Elkarteko kideek urtean zehar egindakoak baloratzeko, eta aurrera begirako ekintzak prestatzeko datozen egunetan batuko dira. Hain zuzen ere, aratusteetan herritar talde handi bat gai zehatz batez mozorrotzen da urtero, eta aurtengo jaietan zertaz mozorrotu pentsatu eta ekintzak prestatzeko batzeko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak