Biharko argi-mozketa programatu du Leintz Argik

Imanol Beloki Unamuno 2025eko urtarrilaren 13a

Leintz Gatzagako herrigunea.

Leintz Argiko teknikariek argi-mozketak egingo dituzte martitzenean, hilaren 14an. Esku-hartzeak herrigunean soilik eragingo du, eta horrek irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea eta igogailuak ez erabiltzea gomendatzen dute.

Argindar instalazioaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko, argi-mozketak egingo dituzte, beste behin, Leintz Argiko teknikariek. Hain zuzen ere, herrigune osoan eragingo du, eta esku-hartzea goizean izango da, 09:00etatik 11:30era bitartean. Gaineratu dutenez, hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dute, lanak ondo bidean, eta egin beharrekoak aurreikusi baino amaitzen badituzte. Horri lotuta, lanak aurrera eramateko moztutako argindar-potentzia 400 kVAkoa izango dela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak