Etxez etxe kantuan arituko dira, 2025eko egutegiak banatzeko

Imanol Beloki Unamuno 2024ko abe. 19a, 12:10

Iaz, etxez etxe abesten eta egutegiak banatzen ibili ostean.

Urtero hutsik egin barik, abenduaren 24an, Leintz Gatzagako Udalak eta Gurel Guraso Elkarteko kideek elkarlanean antolatuta, Olentzerok eta Mari Domingik haurrekin batera etxez etxe eta baserriz baserri entregatuko dituzte Gatzagako Udalak 2025era begira ateratako egutegiak. Horrekin batera, kantuan egiteko ere aprobetxatuko dute hitzordua.

Aurten, 09:00etan batuko dira, Gatzagako Markole enparantzan –goiko parkean–, Gabon kantak abestera joan nahi duten herritarrak. "Aurten, alderantziz egingo dugu; herrigunean arituko gara, lehenbizi, kantuan eta Udalak atera dituen egutegiak banatzen, etxez etxe, eta, ondoren, autobusa hartu eta baserriz baserri arituko gara", adierazi du Ainhoa Barandiaranek, Gurel Guraso Elkarteko kideak. Aurrez zehaztutako ibilbidea egin ostean, herrigunera bueltatuko dira eta kantuan jarraituko dute. Amaitzeko, berriz, salda eta txistorra izango da parte-hartzaileentzat Toki-Eder elkartean.

Egutegian, herria zerutik eta ateak

Leintz Gatzagako Udalak etxez etxe banatuko duen 2025eko egutegia bi argazkirekin dago osatuta. Horietako bat Juan Luis Zabala gatzagarrarena da –herriko arkuena–; bigarren argazkia, berriz, drone batetik ateratako herri osoko irudia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak