Leintz Argik argi mozketa programatu du astelehenerako

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 21a, 18:02

Gatzagako udaletxea.

Azaroaren 25ean, astelehena, Leintz Gatzagako argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko aldizkako argi mozketak egingo dituela jakinarazi du Leintz Argik, ohar bidez.

Argi mozketak herri osoan eragingo duela azaldu dute Leintz Argiko teknikariek, eta esku-hartzea 10:00etatik 14:00ak bitartean izango dela jakinarazi nahi izan diete gatzagarrei. Moztutako argindar potentzia 875 kVAkoa izango da, eta egin beharreko lan guztiak amaitzen dituztenean, ohi bezala, hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dutela jakinarazi dute, inongo abisu barik.

Leintz Argiko teknikarien esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea eta igogailuak ez erabiltzea gomendatu dute, badaezpada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak