Hirugarren urtez DAPek antolatuta, Karoi jaialdiaren edizio honetan, inprobisazio tailerrak, ikusle klubak, mahai-inguruak, antzezlanak... eta beste hainbat ekimen antolatuko dira azaroan zehar. Hala, Lankuren eskutik, Alpistegiak haurrentzako bertso-antzerkia izango da Gatzagako liburutegian 17:30ean. Alaia Martinen gidoia, Amancay Gaztañagak zuzendu du, eta Malen Basterretxea eta Uxue Alkorta izango dira antzezten.