Mathieu van der Poel ziklistaren maillota, Dorletako museoan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 14a, 11:13

Dorletako Santutegira, Malloten museora bisitan joandakoak.

Afizionatu mailako txirrindularien, taldeetako ordezkarien eta babesleen bisita izan dute Dorletako Ama Txirrindularitza Elkarteko ordezkariek, Leintz Gatzagako Dorleta Santutegian.

Joan den egubakoitzean, Dorletan bisitan izan ziren Maria Modenes (Bertako Igogailuak), graveleko 23 urte azpiko Espainiako txapelduna; Diego Ruiz de Arkaute (Caja Rural), errepideko 23 urtez azpiko Euskadiko txapelduna; Xabier Bermejo (RPK), emakumezkoen taldeko zuzendari teknikoa; eta Arkaitz Larrazkueta, Zuiakoko lehendakaria eta Calas Espainiako ordezkaria. Azken horrek Mathieu van der Poel txirrindulariaren maillota eraman zuen Dorletako Santutegiko Mailloten Museora, bertan uzteko.

Azkenik, Segurola Eraikuntzako nagusi Nikolas Segurola ere izan zen bisitan, eta sorpresaz sarri joaten den Oier Lazkano txirrindularia ere bai. Dorletako Ama Elkarteko Alberto Altube lehendakaria omentzeko tartea ere hartu zuten egun hartan, 40 urtez lanean ziklismoaren alde ibili ondoren. Argazkiak atera, eta afaltzera joan ziren gero, Toki Eder elkartera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak