Artisau-azoka, herriko bisitak eta bestelakoak sanmilixanetan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 8a, 11:11

Iaz, sanmilixanetan, talo-postutik ateratako erretratua.

Sanmilixanak ospatuko dituzte domekan, eta artisautza azokan hamabost eta hogei postu artean izango dira. Bertan, Sorginak Emakume Taldeko kideek prestatutako talo goxoak, piper erreak erosteko postua eta Gatz Museoko produktuen postua izango dira; azken hori, lehenengoz. 

Iaz moduan, Aitor Larrañagak Gatzagako hiribilduko bisita gidatuak eskainiko ditu; 12:30ean euskaraz 13:00etan gazteleraz; eta 13:30ean, haurrentzat. Herriko arkuak, iturria, jauregiak… izango ditu berbagai, herriko historiarekin batera. Gurel Guraso Elkartekoek ere jarriko dute postua, urtero bezala, eta bertan, kalabazaren pisua asmatzeko jokoa egiteaz batera, gaztaina erreak egingo dituzte. Gatza City Krew gazte taldekoek, berriz, tonbola jartzeko asmoa dute.

Leringo herritik, piperrak erretzera

Nafarroatik Gatzagara joandako piper-erretzaileak ere izango dira azokan, urtero moduan, pikilloak eta najaranuak hazi gabe izango dituzte erretzeko, 2,30 eurotan kiloa. Horrekin batera, kontserbak, intxaurrak, olioa… izango dute salgai.

Korrika Arrasatetik Gatzagara

Bederatzigarren urtez egingo dute Arrasate eta Gatzagara arteko lasterketa, Sordan bideetatik, 10:30ean hasita –parte hartzeko, idatzi gatzbideankorrika@gmail.com helbidera–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak