Ibilgailuentzako hemezortzi plaza daude eta motorrentzat edo quadentzat, bat. Kontzesioaren iraupena, berriz, bi urtekoa izango da, nahiz eta luzatzeko aukera egongo den. Lehiaketa publiko irekia izanda, aparkalekua eskatzen duenak baldintzak bete beharko ditu eta pleguan eskatutako agiriak aurkeztu. Eskaerak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 21 izango da.
Argibideak eta agiriak
Interesdunek Leintz Gatzagako Udaleko idazkaritzan eta webgunean –kontratatzailearen profilean– kontsulta ditzakete argibideak, eta agiriak eskuratzeko modua ere hori izango da.