Ondarearen Europako Jardunaldietan bisita berezia

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 4a, 18:13

Leintz Gatzagako herriko sarrera.

Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa Gipuzkoako 31 udalerritan ari da egiten eguaztena ezkero, eta Gatzagan bihar egingo du geldialdia.

Monumentuetako eta kultura-intereseko lekuetako ateak irekitzen zaizkie herritarrei, eta doako bisitak eta jarduera bereziak egiteko aukera ematen dute. Hori horrela, kultura-ondarea aberasteko bide horretan, Gatzagako Gatz Museoak ere ateak irekiko dizkie jardunaldi horien barruan bisita berezia egin nahi dutenei. Izan ere, bisita komentatua antolatu dute biharko, zapatua, urriaren 5a, Itsasotik basora-basotik itsasora gatzaren ibilbide komertziala izenpean. Mendi azpiko ur gazia basoko egurrarekin berotuta lortzen dute gatza Gatzagako Gatz Museoan, eta jakinekoa da XVI. mendean San Juan baleontzian eramaten zutela, itsaso guztiak zeharkatuz. Ternuaraino, euskal arrantzaleek egindako bide komertzialean, basoak itsasoari lapurtutako gatza itzuliko nahi balio bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak