Udal webgunean eskura daiteke oinarrien dokumentazioa, baita bete beharreko eskaera-orria ere. Norbanako moduan edo elkarte gisa jarriko diren artisau postuez gain, artisautzako tailer herrikoia jartzeko aukera ere zabaldu du Udalak, eta kasu horretan ere artisau azokan parte hartzeko oinarri berberak bete beharko dira.
Azokak 30 urte
Artisau azokan orotariko produktuak izatea da asmoa, urtero moduan: bitxigintza, saskigintza, larrugintza, poltsak, erlojuak… Eta aurtengoa 30. edizioa izango da. Beraz, pilotalekua askotariko produktuekin betetzea da asmoa. Ez dute hutsik egingo, gainera, Sorginak Emakume Elkarteko kideek jarriko duten talo postuak eta piper erre postuak.