Ohiturari eutsiz, herriko jaien osteko zapatuan elkartu dira eta, bazkaldu aurretik, Udalak erretiratuentzat berreskuratutako lokala ezagutzen egon dira. Izan ere, han emango dituzte fisioterapia, podologo eta ile-apaindegi zerbitzuak, hilean behin. Ondoren, elkarrekin bazkaldu dute, opariak eta guzti, eta muserako eta dantzarako tartea ere hartu dute bazkalostean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.