Leintz Gatzagako Udalak enkantera atera ditu libre gelditutako ehiza-postuak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abuztuaren 27a

Ehiztaria. (Iturria: depositphotos.com)

Oilagorretarako bost txartel eta usotarako bederatzi postu dira. Baldintzak ikusgai daude udal webgunean zein udaletxean. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 17an amaitzen da. Jasotako proposamenen irekitze ekitaldia irailaren 18rako iragarri dute.

 

Oilagorretarako bost txartel eta usotarako bederatzi postu atera ditu enkantera Udalak. Postuak Gatzagakomendi inguruan daude; hain zuzen ere, Dominaga 1, Dominaga 2, Dominaga 3, Pagoeder 25, Pagoeder 26, Pagoeder 27, Retranca 13, Landa 1 eta Landa 4 dira.

Enkanteko baldintza plegua, hasierako prezioak, eta gainerako arauak ikusgai daude udal webgunean zein udaletxean (astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 14:00etara).

Eskaerak aurkezteko azken eguna irailaren 17a da, 14:00ak aurretik.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko ekitaldia publikoa izango da eta irailaren 18an egingo dute, 11:00tan, Leintz Gatzagako udaletxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak