Uztailaren 8tik 12ra udaleku itxiak egin ditu Gatzagako Gurel Guraso Elkarteak; eta uztailaren 15etik 17ra bitartean, berriz, udaleku itxiak. Batean, bestean, bietan edo nahi izan duten irteeretan eman ahal izan dute izena herriko gaztetxoek, eta Udane Oñate eta Amets Gonzalez hezitzaileen gidaritzapean "gustura" aritu dira herriko gaztetxoak. "Orokorrean, arrakasta izan dute udalekuek; irekiek zein itxiek", azaldu du hezitzaile gisa aritu den Udane Oñatek.
Irteeretan kirola nagusi
Zortzi haur aritu dira udalekuetan, eta antolatutako ekintzetan oso ondo pasatu dutela azaldu dute hezitzaileek. Landara irteera egin dute, Otxandioko Hontza Xtrem abentura parkera, Gatzagatik irtenda, Atxorrotxeko tontorra egin eta buelta, eta herrigunean ere geratu dira zenbait ekintza egiten. Horren ostean, Angosto kanpinean egin dituzte hiru egun. Arabako Villanañe herrian dagoen kanpina da Angosto, erreka gertu dela, baita mendia ere; beraz, asko disfrutatu dute han.