Plangintza osatzeko bidean, haurren ongizatea ardatz

Imanol Beloki Unamuno 2024ko uzt. 19a, 11:24

Gurel guraso elkarteko zenbait kide Gatzagako plazan.

Gurel guraso elkarteko kideek urteko ekintza-planari eutsi nahi diote, ekitaldi berriak sortzea baztertu gabe.

Herrian kultura jarduera gehien antolatzen dituen taldea da Gurel guraso elkartea. Zuhaitz landaketa, Gatz Eguneko pintxo salmenta, Gaba Baltza eta amaitu berri dituzten udalekuak, esaterako. Haur txikiak dituzten herritarrak hainbatean batzen dira kultura jarduerak antolatzeko, eta belaunaldi berrien beharra dagoela diote.

"Haur txikiak ditugun gurasoak elkartzen gara, eta haur gehiagorik ezean jende gutxiago batuko gara. Gure txikien aisialdia eta heziketa hobetzeko urteroko ekintzez gain, plangintza berria ere prestatzear gaude. Datorren ikasturtean ikastaroren bat antolatu nahiko genuke…", dio Ainhoa Barandiaranek, Gurel guraso elkarteko kideak.

Gurelen bilakaera

Amaia Arzelus Gurel guraso elkarteko kideak hauxe gaineratu du: "Herria bizirik mantentzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu. Gure ezaugarri bat da adin tarte askotariko haurrak batzen direla, elkar ere zainduz, eta hori bultzatzea dagokigu ".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak