Dorletako Ama XLVI. sari nagusia jokatuko da domekan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko uztailaren 15a

Dorletako Ama sariaren berrogeita bostgarren edizioko irudia, helmugan.

Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Dorletako Ama saria jokatuko da domeka honetan, 09:30ean hasita. 23 urte azpiko txirrindulariak eta elite mailakoak arituko dira 100 kilometroko proban, eta Euskaldun probarako puntuagarria izango da.

Irteera neutralizatua Gatzagan izango da, eta, irteera, berriz, Marulandan. Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate artean egingo da proba, eta, Gatzagan, herrigunean amaituko da proba, 13:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak