Egubakoitzean, uztailak 12, jokatu zen Eugenio Otsoaren omenezko bola-txapelketa Leintz Gatzagan, eta Aitziber Gorosabel gatzagarra izan zen irabazlea: txapela ez ezik 100 euro ere eskuratu zituen; are gehiago, lehen gatzagarra izan zenez urdaiazpikoa ere berarentzako izan zen. Luken Martino, Olatz Eriz, Juanjo Uranga, Juan Bengoa eta Julen Uranga izan ziren ondorengo sailkatuak, hurrenez hurren.