Goierri auzoko ermitan ospatu izan dute gatzagarrrek San Martin eguna. Hala ere, duela hiru urtetik hona ermita kanpoan egiten dute ospakizuna; izan ere, eraikinaren egoera ez da ona, eta ezin da barrura sartu.
"Eguraldia ona edo txarra izan, ermita kanpoan dagoen belardian ospatuko dugu San Martin eguna, ermita barrura sartzea ezinezkoa da eta. Txarra egiten badu, karpa bat izango dugu prestatuta", adierazi du Juanito Bengoak, Leintz Gatzagako Mendi zinegotziak.
Modu xumean, gertukoa
Bengoak adierazi duenez, 40-50 lagun inguru batzen dira urtero ermitaren bueltan, eta egitaraua urterokoa izango da. 12:30ean, meza nagusia izango da, eta, amaitzean, musikaz girotuta pintxo batzuk jan ostean, dokean aritzeko tartea hartuko dute animatzen direnek. "Normalean, 30 lagun-edo animatzen gara doke txapelketan parte hartzera. Gure erara jokatzen dugu beti; hau da, gure oinarriak eta baldintzak ezartzen ditugu, eta puntuazio sistema ere gure erara egindakoa da."