Espiritu txarrak uxatzeko eta udari ongietorria emateko San Juan sua piztuko dute domekan, gatzagarrek, San Migel enparantzan. Gauerako prestaketa lanak 11:00etan hasiko dituzte, izan ere, ira bila joango dira; 19:00etan, berriz, bola txapelketa herrikoia jokatuko dute; 21:00etan, txistor pintxoak eta 22:00etan sua piztuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.