09:00etan irten ziren autobusez, eta lehenengo geltokia Ordizian egin zuten. Herriko Tabernan hamarretakoa egin, eta azokara joan ziren. Produktuak ikusteaz batera, zenbaitek erosketak egiteko aprobetxatu zuten. Handik euskal kostalderako bidea hartu zuten, eta Zarautzen egin zuten geldialdia. Malekoian paseotxoa egin ostean, poteoa egin eta Euskalduna tabernan bazkaldu zuten. Ondoren, beste paseo bat eman eta etxerako bidea hartu zuten. Egunari amaiera emateko, Toki-Eder elkartean meriendatu zuten denek elkarrekin, eta handik etxera joan ziren. Udazkenean beste irteera bat egingo dute. "Barnealdean egingo dugu, baina, normalean, Nafarroa aldera joaten gara. Aurten Enkarterri aldera joateko asmoa dugu, baita Balmasedara ere…", dio Perico Orobengoa gatzagarrak.