"Askotariko instrumentuak erabiliz –akordeoia, flauta, teklatua…– loop-arekin jolasten da; hau da, jotakoa grabatu eta errepikatuz. Gero, abestu ere egiten du hainbat hizkuntzatan. Gaztelaniaz, ingelesez, herbeheretarrez, frantsesez, italieraz, euskaraz… abestu zuen Kat Lumenek –www.katlumen.com–. Horrekin batera, dantza egiten ikustea zoragarria izan zen", adierazi du ikusle gisa saioan izan zen Saioa Urrutia herritarrak.
Ikuskizun sentsoriala
Abestiei marko bat ematen diela ere azaldu du Urrutiak: "Jendartean sartu eta ponpak egiten zituen. Beste une batean, ikusleak begiak itxita jarri eta lumatxo batekin aurpegian ukitzen zuen publikoa; usainak erabili zituen… Zentzumenak erabiliz egindako saioa izan zen".