
Kat Lumenek zazpi hizkuntzatan elkarbanatzen ditu bere irrika, zalantza, poz eta dantza intimoenak: gaztelania, ingelesa, holandesa, frantsesa, italiera, euskara eta portugesa. Pasioz poliglota eta formaziozko filologo honek bere ahotsa, akordeoia, txirula eta teklatua erabiltzen ditu publikoari arima eta bihotza ukitzeko. Hala, Diana Wondy-rekin batera, Dorleta Santutegian izango da saioa, egubakoitzean, 20:00etan. Sarrera, borondatea izango da.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.