Bederatzi bikotek eman dute izena Makilakorta fest jaialdiko pilota txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 2a, 17:01

Iaz, Makilakorta fest jaialdian, esku pilota txapelketan.

Zapatuan Makilakorta fest jaialdia ospatuko dute Leintz Gatzagan. Egun osoko egitaraua prestatu dute beste urte batez Gatza City Krew gazte taldeko kideek, eta, besteak beste, eskupilota txapelketa, herri bazkaria edo Etxekalte eta The Clayton musika taldeen kontzertuak egongo dira.

Pilota goxoarekin esku pilota txapelketa jokatuko da egunari hasiera emateako, eta, 09:30ean hasita, bederatzi bikote arituko dira jokoan. Horren ostean, 11:00etan, herri kirolak egingo dituzte, eta Labidean eman dute zenbaitek izena parte hartzeko. Bazkaraia, berriz, 14:30ean egingo dute eta antolatzaileek azaldu dutenez, "50 lagun inguru batuko gara bazkaltzeko".

Bazkalostean, esku pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta sariak banatu ostean, kontzertuak izango dira.

Kontzertuak, 19:30ean

Etxekalte talde bermeotarra izango da, batetik, Leintz Gatzagako San Migel enparantzako oholtza gainean. Grunge, Hardcore, Post-Hardcore, Post-Rock, Rock Melodikoak, Rock Alternatiboa,… eraginda, ahots melodikoek, gitarra zikinek eta erritmo gogorrek definitzen dute beraien izaera.

Horrekin batera, The Clayton Aramaioko taldearen kontzertua izango da. Rock, blues eta punk ukituak eskaintzen arituko dira 2023 urtean Danbaka musika lehiaketa irabazi zuten musikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak