Aste Santuan eta Pazko Astean bisita gidatuak egingo dituzte Leintz Gatzagako Gatz Museoan. Martxoaren 28an, 29an, 30ean, 31n eta apirilaren 1ean egongo dira bisita gidatuak, eta baita apirilaren 6an eta 7an ere.12:00etan euskaraz eskainiko dituzte eta 13:00etan, berriz, gazteleraz. Izena emateko 943 71 47 92 telefono zenbakira deitu behar da edo reservas@gatzmuseoa.com helbidera idatzi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.