Leintzargiko hornitzaile batek zibererasoa jaso du

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 8a, 12:07

Zibererasoa irudikatzeko irudia.

CIDE Energia Elektrikoaren Banatzaile elkarteak zibereraso bat jasan du asteon, LeintzArgitik jakinarazi dutenez. 190 enpresa biltzen ditu CIDE elkarteak, tartean Leintz Gatzagako Argindar Banatzailea (Leintzargi). Erasoarekin lotutako oharra kaleratu dute udal webgunean.

Leintzargik argitaratutako oharra:

"Jakinarazi nahi dugu gure hornitzaileetako batek zibereraso bat jasan duela. Otsailaren 14an jakin dugu, eraso horren eraginez, erasotzaileek argitaratu egin dituztela Leintzargiren bezero batzuen datu pertsonalak Deep web delakoan (Interneten erabilera arrunta eginez ezin dira datu horiek ikusi).

Argitaratutako datuen artean, Leintzargik kudeatzen dituen hornidura puntuei buruzko datuak egon daitezke: hornidura-puntuaren kode unibertsala, hornidura helbidea eta titularraren identifikazio datuak.

Ez da espero argitalpen horrek ondorio garrantzitsurik izatea pribatutasunari dagokionez; dena den, uste dugu egokia dela bezeroei gertatutakoaren berri ematea beharrezko neurriak har ditzaten informazio hori modu bidegabean erabiltzeko balizko saiakeren aurrean.

LeintzArgi erabat kontzientziaturik dago datu pertsonalen babesarekin, eta horrenbestez, sarbide kontroleko eta informazioaren segurtasuneko neurri gehigarriak hartu dira.

Bezeroen esanetara gelditzen gara gertakariarekin lotutako edozein galdera erantzuteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Leintzargirekin (Telefonoa: 945 06 30 60)".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak