Hautesle-errolda ikusgai jarri dute udaletxean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko martxoaren 7a

Gatzagako udaletxea.

2024ko apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak, Eusko Legebiltzarraren XIII. legegintzaldiko 75 diputatuak aukeratzeko. Hori horrela, Leintz Gatzagako Udaletik jakinarazi dutenez, udaletxean ikusgai dago hautesle-errolda, martxoaren 11ra arte.

Epe horretan, pertsona orok aurkeztu dezake erreklamazioa zerrendatik baztertu dutelako edo zerrendan sartu dutelako. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa; nortasun identifikazioaren agiriaren fotokopia erantsi behar dio. Hain zuzen ere, erreklamazioa egin edo bestelako informazioa nahi duenak udaletxera joanda lor dezake, udala@leintzgatzaga.eus helbide elektronikora idatzita edo 943 71 47 46 telefono-zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak