Argi mozketa izango da egubakoitz goizean, Arlaban gainean eta Goierri auzoan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ots. 20a, 11:33

Gatzaga Gatz Museotik.

Leintz Argi enpresakoek jakinarazi dutenez, otsailaren 23an, argindar instalakuntzaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko, esku-hartze ez berdinak egingo dituzte. Hala, 09:30etik 10:30era bitartean argi hornidura gabe egongo dira Goierri eta Arlaban gaina auzoetan. Lanek iraun bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu dute, hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dutela adieraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak