Nerabeen gurasoentzat zuzendutako saioa izango da, eta izena eman beharko da data berria ezartzen dutenean, Labidean, udala@leintzgatzaga.eus helbidera idatzita edo 943 71 47 46 telefono zenbakira deituta.
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Egitasmo honen baitan antolatutako saioa izango da.