Argia moztuko dute bihar, eguaztena, Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko otsailaren 6a

Gatzaga Gatz Museotik.

Iberdrolak egindako jakinarazpenaren arabera, argindarra banatzeko sarea hobetzeko eta handitzeko lanak direla-eta, hornidura elektrikoaren mozketa programatua egingo dute. Hori horrela, 09:00etatik 11:00etara bitartean moztu egingo dute argia herrian.

Lanak aurreikusitako ordua baino lehenago amaitu daitezkeela ere adierazi dute, eta horrela balitz, zerbitzua aurrez jakinarazi gabe berrezarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak